Seleccionar página

Diseinu grafikoa: Produktuen mockup-ak

Diseinu grafikoa nire pasioetako bat da, batez ere logotipoak, produktuen mockup-ak eta ilustrazioak sortzea. Proiektu bakoitza ideia abstraktu batetik hasten da, paper batean margotzen dut eta gero ideia hori modu eraginkorrean jartzen saiatzen naiz, markaren identitatearekin bat eginez. Horretarako, erabiltzen dudan tresna Adobe Illustrator da, eta horrek irudi bideragarriak sortzeko zehaztasun eta finezia handia ematen dit.

Logotipoez gain, Adobe Photoshop erabiliz ilustrazio digitalak ere sortzen ditut, proiektuei ukitu artistiko eta berezi bat ematen diena. Kasu horietan, nire ilustrazioek markaren identitatea osatzen dute eta kontzeptuak modu bisual eta sortzaile batean komunikatzen laguntzen dute. Egia esanda, ilustrazioak ez dira oso minimalista, baina batez ere logotipoak sortzerakoan minimalismoan oinarritzen naiz, marka bat zer den adierazteko gai diren diseinuak sortzen.

Bestalde, mockup-ak (gure kasuan, arropenak) garrantzitsuak dira diseinua azken produktuan nola ikusiko den ikuspegiratzeko eta baita diseinu horiek hornitzaileei bidaltzeko. Illustrator erabiltzen dut produktuen oinarriak sortzeko eta forma emateko.

Adobe Illustrator eta Adobe Photoshop dira ideiak kontzeptu bisual garbi bihurtzeko erabiltzen ditudan tresnak eta nire diseinu grafikoaren lana egiteko oinarria dira Cessance-n.

Hemen dagoen beste txertatuta dituzten lanen adibide txiki bat daukazu.

Cessance-ko «BASICS» sudadera

Irudi honek Cessance-ko lehen BASICS bildumako pieza garrantzitsuenetako bat erakusten du: sudadera bat, minimalista eta elegante estiloarekin diseinatua. Proiektu honetarako Adobe Illustrator erabili nuen sudaderaren mockup-a sortzeko, markaren identitate bisuala modu zehatzean islatu dadin.

Eman klik loturan, PDF osoa ikusteko, eta bertan sudaderaren eta honek osatzen duen prakaren diseinuaren xehetasunak ikusiko dituzu.

Cessance-ko «BASICS» T-shirt

Irudi honek Cessance-ko BASICS bildumako beste t-shirt bat erakusten du, hau da, atzeko aldea erakusten duena. Proiektu honetan, sudadera bezala, Adobe Illustrator erabili nuen, eta bere simplitateak erraz egin zuen diseinua. T-shirt hori bi koloreetan dago: beltza eta zuria, eta biak BASICS bilduman sartzen dira.

Eman klik loturan, PDF osoa ikusteko, eta bertan t-shirtaren aurreko aldearen diseinuaren xehetasunak ikusiko dituzu, baita zuri kolorekoa ere.

Cessance – en diseinu esperimentala

Diseinu hau Cessance marka hasi aurretik egin nuen, Adobe Photoshop-ekin. Praktika pertsonal gisa sortu nuen, nire gaitasunak probatzeko eta horrelako diseinu bat egitera gai nintzen ikusteko. Helburua efektu bisualak, testurak eta leopardo baten irudia marka logotipoarekin konbinatzea zen, Cessance-ko esentzia adierazten duena: elegantzia, ausardia eta autentikotasuna.

Diseinu hau izan zen nire ikasitako diseinu ezagutzak aplikatzeko.

Michael Jordan – en diseinu esperimentala

Diseinu hau YouTube-eko bideo bat ikusten ari nintzela egin nuen. Adobe Photoshop-ekin esperimentatzea erabaki nuen, Michael Jordan-en irudi ikonikoak erabiliz diseinu dinamiko bat sortzeko. Proiektuak hainbat irudi konbinatzea eta efektu bisual ikusgarriak erabiltzea zuen helburu, bere energia eta handitasuna transmititzeko.